Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/10

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guza geiago eta goragoak aditzen tu traburik gabe, zeren argia izaiten baitu gainetik hekin endellegatzeko.

Espiritu garbia, sinplea eta fermua, lan hainitz izanagatik ezta kexatzen, ez barraiatzen, zeren gauza guziak egiten baititu Jainkoaren ohoretan, eta enseiatzen baita geldi egoitera beren baitan, deusik beretzat bilha ibilli gabe.

Zerk trabatzen eta tarritatzenago zaitu bihotzean dadukazun pasione bildumatu gabeak baino?

Gizon prestuak eta debotak lehen bere baitan ordenatzen tu kanpoan egin behar dituen lanak, eta egitekoek hura eztaramate inklinazione gaiztoaren guthizietara, aitzitik hark erakartzen tu arrazoinaren neurrira eta xedera.

Nork du gudu gaitzagorik bere buruari garaitzera lotzen denak baino?

Bizkitartean hura behar lizate gure lan handiena izan, gure buruari garaitzea, egun oroz gure burua baino sendoago eta bortitzago jartzea, eta bethi onean geiago aitzinatzea.

4. Zein ere nahi den perfekzioneri zerbait eskas datxeka bizitze hunetan,