Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/109

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bereganik ilki dadilla, bere buruaganako amudiorik iduki eztezala; eta ikus dezanean egin duela egin behar zuen guzia zinets dezala eztuela deusik egin.

5. Eztagiela kontu handirik, handiro estima ditekeienaz: bainan egia den bezala erran beza zerbitzari ezdeusetako dela, Egiak berak dioenaz gero: egin ditutzuenean manatuak zareten guziak, errazue serbitzari ezdeusetakoak gare.

Orduan egiazki izanen ahal da gogoz pobre eta billusia, eta erranen ahal du profetarekin, bakoitza naiz ni eta pobre.

Badarik ere ezta nihor aberatzago, nihor handiago, nihor zilhegiago, bere buruaren eta gauza guzien uzten, eta lekurik beherenean jartzen dakiena baino.


Hamabigarren kapitulua


Gurutze sainduaren bide zabalaz.


1. Hainitzi gogor zaie hitz hau: uko egiozu zure buruari, har ezazu zure gurutzea, eta zarraizko Jesusi.

Ordea hagitz gogorrako izanen da azken hitz hunen enzutea: zoazkidate maradikatuak sekulako sutara.

Zeren orai bihotz onez gurutzearen hitza enzuten dutenak eta hari gogotik darraizkonak eztire orduan beldur izanen enzun dezaten damnazioneko hitza.