Gurutzearen seinale eta bandera hura zeruan ageriko da gure Jauna datorrenean munduaren jujatzera.
Orduan gurutzefikaren gainean bere bizia moldatu duten gurutzearen serbitzari guziak fidantza handirekin hurbilduko zaizko Jesus bere jujeari.
2. Zergatik bada beldur zare erresumara daraman gurutzearen hartzeaz?
Gurutzean da salbamendua, gurutzean da bizia, gurutzean da etsaietarik begiralekua, gurutzean da zeruko eztitasunen ithurria, gurutzean da arimaren indarra; bihotzaren bozkarioa gurutzean da, bertutearen punturik gorena gurutzean da, saindutasunaren konplimendua da gurutzean.
Hitz batez ezta arimako salbamendurik ez eta sekulako biziaren esperantzarik zeruetan baizen.
Har ezazu beraz zure gurutzea soinean, eta zarraizko Jesusi eta sekulako bizia ardietsiko duzu.
Hura joan da zure aitzinean bere gurutzea zeramala, eta hil da gurutzean zuregatik, zuk ere gurutzea erabil dezazun eta gurutzean hiltzeko desira har dezazungatik.
Zeren harekin batean hiltzen bazare horrekin ere biziko zare; eta haren lagun