Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/108

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ez othe dira lukurari izendatu behar, bethi konsolazioneen ondoan dabiltzanak?

Ez othe da segurtzat iduki behar bere irabazia eta probetxua bethi gogoan darabillatenak bere burua maiteago dutela Jesus baino?

Non edirenen da Jainkoa dohainik eta ururik serbitzatu nahi duenik?

4. Nihor guti kausitzen da hain espiritual non gauza guziez dagoen billusirik.

Ezen nork aurkituko du egiazki bihotzez pobre eta kreatura guziez billusia denik?

Urrun bilhatu behar da halakoa, eta haren prezioa munduko azken kantoinetarik ekarri behar da.

Gizonak bere duen guzia pobrei eman badieze ere, oraino deus guti da ezta deusik.

Penitenzia garratz egin baleza balu ere oraino deus guti da.

Jakin ditezkeien guziak baleakizki ere, oraino urrun da perfekzionetik.

Bertute handi eta debozione guziz irazeki bat balu ere oraino hainitz du eskas, eta hainitz hura da gauza bat zeinaren xoil behar handia baitu.

Zer da hainitz hura? Gauza guziak utzirik bere buruari uko dagiola, bera