Hainitz du konsolazionea desiratzen duenik, eta guti, tribulazionea nahi duenik.
Hainitz kausitzen du lagun mahaineko, baina guti barurtzeko.
Badute guziek harekin bozteko desira, baina gutik nahi dute harengatik edo harekin deusik pairatu.
Hainitz darraizko Jesusi ogia hausteraino, baina guti Pasionearen kalitza edateraino.
Hainitzek ohoratzen tuzte haren mirakuilluak; eta guti darraizko haren gurutzearen laidoari.
Hainitzek dute Jesus maite gaitzik gertatzen etzaien bizkitartean, hura laudatzen eta ohorezki aiphatzen dute zenbait konsolazione harenganik izaiten duteino.
2. Ordea Jesus maite dutenak Jesusgatik eta ez bere konsolazioneagatik, hura benedikatzen dute hala tribulazionetan eta bihotzeko hersturetan nola konsolazione handietan.
Eta nahi ezpaleraue sekulan konsolazionerik eman, oro bat lauda lezakete eta bethi nahi liotzokete eskerrak bihurtu.
3. O zenbat daidiken Jesusganako amudio garbiak, nahasia eztenean bere buruaren alderako amudioaz edo probetxu partikularaz.