Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/106

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


desir guzia da Jainkoa laudatzea bere baitan eta saindu guzietan gauza guzien gainetik laudatzea, eta hortara bethi dadukate gogoa etxaturik.

5. Zarela beraz eskerdun dohain xipienagatik, eta mereziko duzu handiagorik hartu.

Den emaitzarik mendreena estima zazu handi eta mesprezatzekoena idukazu beregainekotzat.

Behatzen baduzu nor den emaillea ikusiko duzu eztela dohain xipirik edo deus gutiegirik.

Ezen guzien gaineko Jaunak emaiten duena ezta gauza xipia.

Penak eta azoteak igortzen baderauzkigu ere plazerki hartu behar tugu: zeren bethiere gure salbamenduagatik egiten du, zer ere uzten baitu guri gertatzera.

Nork ere baitu desira Jainkoaren graziaren begiratzeko, lema esker lehen eman zaionagatik, eta har beza pazienzia edeki zaiona eregatik.

Bego othoitzez grazia bihur dakion begira eta humil bedi, beldurrez hura berriz gal dezan.


Hamekagarren kapitulua


Zein gutik maite duten Jesusen gurutzea.


1. Orai Jesusek hainitz ditu zeruko erresuma maite dutenak, baina guti dira haren gurutzea jasaiten dutenak.