Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/102

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen heldu bazaizkit ere gizon prestuak, fraide debotik, adiskide fidelik, edo ekartzen bazait ere liburu saindurik, eskiribu ederrik, edo kanta eta kopla arraik, gauza hek guziek probetxu eta gozo guti emaiten derautate grazia eztudanean, eta ene pobrezia hutsean utzia nagoenean.

Orduan eztut erremedio hobeagorik pazienzia hartzea, eta neure burua Jainkoaren borondatearen azpian ezartzea baino.

7. Eztut egundaino aurkitu hain debozionetsurik, non etzaion batzutan grazia edeki izan, edo non eztuen sentitu zenbait aldiz bere debozionea gutitzen zela.

Ezta saindurik hain gora Jainkoagana eraman, eta hain argitu izan denik, non lehen edo gero ezten tentatu izan.

Zeren zenbait tribulazione Jainkoagatik pairatu eztuenak eztu merezi altxatua izan Jainkozko kontenplazionera.

Aitzineko tentazionea geroko konsolazionearen seinale ohi da; eta tentazionetan frogatu direnei agintzen zaie zeruko konsolazionea: garaituko denari, dio, emanen diot biziaren arbolako fruitutik jatera.