8. Ordu Jainkozko konsolazionea emaiten zaio gizonari bortitzago izaiteagatik gauza gaitzen eta kontrakoen pairatzeko.
Gero ondoan heldu da tentazionea, beldurrez sobera eraman dadin duen ontasunagatik.
Deabrua eztatza lo, eta haragia ezta oraino hil; hargatik etzaudezila preparatu gabe gudukatzera, zeren eskuin eta esker dabilzkitzu behin ere pausatzen eztuten etsaiak.
Hamargarren kapitulua
Eskerrak emaiteaz Jainkoaren graziakgatik.
1. Zergatik zabiltza pausuren bilha, trabailluko sortu zarenaz geroztik?
Lehen prepara zaite pairatzera, ezen ez konsolazione hartzera; eta soinean gurutzearen erabiltera, ez alegeratzera.
Ezen nork mundukoetarik elezake gogotik har konsolazione eta alegrianza espirituala, hura bethi ahal balu? zeren konsolazione espiritualek garaia daramate munduko plazer, eta atsegintasun guzien gainean.
Munduko plazer guziak edo banaloriazkoak dira edo lizunak: baina plazer espiritualak arraiak dira eta ohorezkoak, bertutetarik