Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/101

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ordea grazia joanez gero, erakusteagatik zer frogatu zuen, hunela minzo da: itzuli duzu zure begitartea eneganik eta tribulatua egin naiz.

Bizkitartean eztu esperanza galtzen, baina usuago dagoka Jainkoari othoiez, erraiten duela: Zuregana, Jauna, eginen dut oiu, eta ene Jainkoari eginen diot othoitz.

Azkenean bere othoitzaren fruitua ardiesten du, eta erakusten du enzun izan dela: Enzun nau Jaunak, dio, eta urrikaldu natzaio, jauna jarri zait alde eta egin zait lagun.

Zertan ordea? Ganbiatu tutzu ene nigarrak bozkariotara, eta alde guzietarik inguratu nauzu alegrianzaz.

Horrela egin bada saindu handiekin, guk pobre eta flako horiok eztugu etsitu behar, batzutan bero batzutan hotz gertatzen bagare: zeren Espiritu saindua heldu da eta badoa berak plazer eta borondate duen arauera.

Hargatik ziotzan Job sainduak: Bisitatzen duzu gizona argiaren begian, eta hura berehala frogatzen duzu.

6. Zertan beraz esperanza ahal duket, eta zertan fidatu behar dut Jainkoaren miserikordia handian eta zeruko graziaren esperanzan baizen?