zinezko bertute zalea eztarraie konsolazionei, eta eztabilla halako gozotasunen ondoan, aitzitik nahiago du borthizki erabilli izan eta trabaillu gogorrak pairatu Jesusgatik.
4. Noiz ere bada Jainkoak emaiten baiterautzu bihotzeko konsolazionerik, hura har ezazu esker diozula; eta jakin ezazu Jainkoaren dohaina dela eta ez zuk merezirik.
Etzaitezila alxa burupe handiz ez sobera alegera, ez fida banoki geroaren gainean; aitzitik zarela humillago eman zaitzunagatik, zarela ere begiratuago eta beldurtiago zure obra guzietan, zeren oren hura iraganen da, eta etorriko da tentazionea.
Konsolazionea eraman dakizunean, eztezazula berehala esperanza gal, baina zaude humilki eta pazienziarekin zeruko bisitaren begira: zeren Jainkoak eman diezakezu berriz ere konsolazione geiago.
Etzaie hori gauza berria eta bakarra Jainkoaren bidea frogatu dutenei, zeren aldizkatzeko manera hura maiz gertatu zaie saindu handiei eta profeta zaharrei.
5. Halakotz hetarik batek, grazia berekin zuenean, erraiten zuen: nik erran dut neure frankian, enaiz sekulan aldaratuko.