Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/34

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<25>


E: Bai, bada ematen die gloria, beraren grazian perseberatzen debean guziai.

G: Aita, Semea, eta Espiritu Santua, iru Persona oek, zenbat Kriadore, Salbadore, eta Glorifikadore ote dirade?

E: Nola iru Persona distinta oek diraden Jaungoiko bat bakarra, ala dirade Kriadore bat, Salbadore bat, Glorifikadore bat bakarra; zerren irurak debe Jaungoikotasun bat, on izate bat, borondate bat, poderio bat.

G: Trinidade santuko Persona oetatik zein egin zan gizon?

E: Semea bera, eta ez besterik.

G: Nola, eta nun gizon egin zan?

E: Gere naturaleza artuaz, Maria Birjinaren entraña garbi aetan.

G: Noren obraz?

E: Espiritu Santuaren obraz.