<26>
M: Orrenbeste erantzutea da bastante, edo asko adina zuretzat: badarikan ere, nai dizut Artikulu au klarezia geiagorako esplikatu, memoriaz ikastera obligatzen ez zaitualarikan ere esplikatuko degun modu onetan.
Artikulu onetan, bada, deklaratzen da Jaungoikoaren Semea zer modu marabillosoan gizon egin zan. Zerren, gizon guziak konzebitzen eta jaiotzen badira ere aitagandik eta amagandik, eta orregatik beragatik gelditzen ez bada ere ama donzella edo birjindadearekin semea konzebitu ta jaio ezkero, au onela dalarik ere, nai izan zebanean Jaungoikoaren Semeak gizon eginikan gelditu. Orregatikan ere nai izandu ez zeban aitarik izan zegian lurrean, edo munduan, baizikan Ama bakarrik Aitarik bage. Ama au beti izandu zan Birjina, edo donzella garbia,