Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/33

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<24>

ezerez artara bertara itzuli ditzake gauza oek guztiak beraren Majestadeak nai baleu, nai izanaz beste bage.

G: Nola, bada, diraute, eta iraungo debe gauza kriatu guziok desegindu bage, edo ezerezera biurtu bage?

E: Zerren Jaungoikoak konserbatzen eta mantenitzen dituan, bera gauza guzietan egonaz edo arkituaz.

G: Jaungoikoaz ostean, iñork ere bestek kriatu, edo sortu ote daike gauzarik?

E: Ez, zerren ezin izan dite beste Kriadorerik, edo gauzarik sortutzeko poderiorik berez debanik, Jaungoikoa bera baizik.

G: Jaungoikoa Salbadorea da?

E: Bai, jauna; bada ematen digu geure salbaziorako bere grazia.

G: Jaungoikoa Glorifikadorea da?