Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/176

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<167>


VIII.

Zortzigarren Mandamentuan bear deb exaninatu bere Konzientzia:


1. Eraki ote digon inori falso testimoniorik materia grabean edo gauza andian, eta zenbat bider.

2. Esan ote deban, Justiziaren aurrean edo Justiziaz kanpora, gezurrik inoren perjuizio eta agrabio andian.

3. Bere proximoaren gaitz andiren bat duda ematen zana aditurik, kontadu ote zigon, edo esan inori gauza ziertoa izan baliz bezela.

4. Bere proximoaren kontra murmuratu ote deban, edo egin ausentzia gaiztorik materia grabean, gauza publikoa ez izanik. Edota askok ziakiana, edo publikoa zalarikan ere, esan ote zeban atsegin zebalarik, kontatzen zeban gaitz andi arzaz.

5. Egia atortzea, edo deskubritzea inportadu zebanean, eutzi ote zeban atortu bage, naiz zalarikan ere falta eta gaitz andia, eta egia ura ez atorzuaz segitu ote zan dañu andirik kentzeera, edo eskusatzera obligatua zegoalarik.

6. Eskribitu ote deban edo publikatu bersorik edo beste paperik inoren kontra, eutzitzen debala modu orretan bere proximoa desluziturik; eta onela egin ote deban relijiosoren baten kontra, edo Apeiz Jaunan kontra.

7. Restituidu bear zebalarik bear zan bidetik, edo Konfesoreak esan zigon bezela, proximoari zor zigon fama edo onra, eutzi ote deban restituidu bage.