<168>
8. Deskubritu ote deban gauza graberik sekretoa danik, ondasun publikorakotz konbeni etzalarik, edo inportatzen ez zebanik.
9. Besteren kartarik ireki ote deban, an sekreto andiren bat datorrelako ustean; zerren razoe edo titulu justurik izan bage, irekitzen baldin badeb inoren kartarik, egingo deb pekatu mortal.
ʘ Familia gurasoak eta preladuak debe titulu justua, euren obedimentukoenzat datozen karta aek irekitzeko, eta irakurteko. * 10. Egin ote deban inoren kontra juizio temerariorik edo gaiztorik, au da, fundamentu andirik bage egin ote deban juiziorik gauza grabean bere proximoaren kontra.
ʘ Examina onez kanpora, esan beza penitenteak, eta examinatu bear ditu bere estaduaz, eta ofizioaz konforme dituan obligazio partikular aek guziak. Eta obligazio oen gañean dudarik ofrezitzen zaionean, itaundu begio konfesoreari edo beste gizon dokto eta Jaungoikoaren bildurra debanari.
Aizkenean, emen adbertitzen da, persona ignoranteak euren ignorantziatik ateratzearren, ezen ez dala lomesmo edo ainbeste juizio temerarioa, nola sospetxa temerarioa. Dirade, bada, bata besteagandik diferente. Juizio temerarioa da fundamenturik batere bage edo fundamentu labur eta bastantea bage batek beregan artzea siniste osoa bere proximoaren kontra gauzaren batean. Onelako juizio temerario edo gaiztorik egiten danean materia lebean, edo anitz inportatzen ez daben gauzaren