Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/175

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<166>


21. Inor akonsejatu ote deban relijioso ez izateko, edo debekatu digon inori relijioso izatea. * Restituzioko kaso guzietan bear deb kristabak adbertidu, ezen agrabio prinzipala satisfazitzerako obligazioaz gañera, dadukala dañuak ere satisfazitzeko obligazioa. Eta jakin beza geiago, ezen besteren gauza, interesa, edo hazienda gaizki eramanikan dadukanak, edo galdueragin dionak, ez dadukala beste mediorik extremo oen bion artean baizikan. Edo restituzioa egin al dagikealarik, bear deb zor deban guzia restituidu; edo restituitzen ez badeb, bear deb remediorik bage kondenatu. Aizkenik egingo balitu ere santu guziak egin zituzten penitentzia guztiak baño andiagoak, ez ledukake orregatikan ere remediorikan batere. Egia au irakasten debe teologo guztiak, eta au berau ediroko deu kristabak segitzen diraden berso oetan.

Penitentzia, pekataria!

Ez da inor ere salbatzen,

Zorrak (pagatu al ditezkeala)

Ez badirade pagatzen.