Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/172

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<163>


VII. – X.

Zazpigarren, eta Amargarren Mandamentuan bear deb examinatu bere Konzientzia:


1. Deseatu ote deban inoren ondasunik medio gaiztoen bidetik, edo fin gaistoetarako. ʘ Medioak onak eta lizitoak diranean, aez baliatzen dalarik deseatzea fin onerako eta justurako ez da pekatu. *

2. Napurretarik egin ote deban: zenbat ebatsi, edo hoostu deban, eta zenbat alditan. Edo hoostu ote zeban beingoan kantidade guztia, edo asko biderretan, eta zenbat bider; eta okasio bakoitzean kantidade txikia, edo guziz laburra hoostu arren, zer intenziorekin hoostu oi ote zeban; au da, materia grabea hoostutzera allegatzeko intenzioarekin egin oi ote zeban napurreta txiki bakoitza.

3. Leku Sagraduren batetik hoostu ote deban gauza Sagradurik, edo gauza Sagraduren bat leku Sagraduaz kanpotik, edo leku Sagraduan arkitzen etzalarikan ere. Edota leku Sagraduaren gauzarik, gauza bera Sagradua ez ikanikan ere, hoostu ote zeban leku Sagradutik, edo Eleizaren batetik.

4. Inori lagundu ote digon napurretea egiten, edo eragin ote digon inori napurretarik ala aginduaz nola konseju emanaz, edo beste moduren batez.

5. Inori ere bere haziendan egin ote digon dañu graberik edo andirik.

6. Konfesoreak agindu zigon restituziorik eutzi ote deban (egin al zeikealarik) egin bagarik.