<164>
7. Jokuan egin ote deban tranpiarik Jokuaren legeak permititzen ez debanik, eta zenbat bider.
8. Engañiorik eta tranpiarik egin ote deban, edo injustizia graberik saldu-erosian edo bere tratu, kontratuetan edo bere ofizioan, eta restituziorik egin bage eutzi ote deben.
9. Erosi ote deban garirik, edo beste laborerik, prezio andiagoan gero saldutzeko.
10. Fiatura saldu dituan gauza aetan (zorra aseguraturik gelditzen zitzakolarik ere) fiatuan emateagatik beragatik, eraman ote debean eskuko diru prontoan balio zeban baño prezio geiago, eta geiago eraman zeban interesa edo kantidade ura, restituidu bage eutzi ote deban.
11. Prestatu ote deban gauzarik edo kantidaderik pagatzen zaion tenporan, zerbait geiago eman dakion obligazioarekin, orretarako eduki bage titulurik, Konfesore prudenteak justutzat ezagutzen debanik.
12. Bere kriaduai eta langinai zor zitzaten soldata edo jornala (pagatu zeikealearik) eutzi ote zien tenpora luzean pagatu bage, deskuido eta omisio argatikan segitzen zitzatealarik dañu grabea.
13. Zorrak pagatu al ditzakealarik, eutzi ote dituan pagatu bage, bere nagitasunaz edo maliziaz pagua luzatzen debela; eta ortikan segitu ote zaion bere akreedoreai dañu andirik.
14. Bere gurasoai hoostu ote dien kantidaderik, haziendearen proporziotik aurrerago pasatzen danik. * Eta seniderik baldin badeb, dago obligaturik aei