Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/171

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<162>

gizona dotatzera, edo emakume arekin ezkontzera.

12. Bere kriatureaz kuidatu bage eutzi ote deban, berea ez baleu bezela, edo berea debana rekonozitu nai bage.

13. Ezkonduak batak besteari eutzi ote digoen Matrimonioko zorra pagatu bage kausa justuren bat ez izanik eskusatu zeikeanik obligazio artatik.

14. Kastidadearen kontrako pekaturik obraz egin ote deban leku Sagraduren batean.

ʘ Penitenteak deklaratu beza esan ditugun pekatu moeta bakoitzean zer kostunbre izan deban: eta ainbeste deklaratu bear deb beste edozeinereko pekatu moetan, baldin izan badeb pekatu egiteko kostunbrerik. Seigarrengo Mandamentu onen kontra miseria humanaz egin litezkean beste pekatu moeta itsusi eta arrigarri aenik, ez degu examina onetan aitatzen, kristaubaren modestia ofenditutzat eman eztidin. Badarikan ere adbertitzen zaio kristabari, ezen ez dala Seigarrengo Mandamentuko pekaturik (naiz itxusiena, eta mortalena baliz ere) herejiako pekatua danik; eta ala, absolbitu dezakeala edozeinereko Konfesore aprobaduk bere Obispaduan, baldin badaduka penitenteak Bulda Santu Kruzadukoa arturik. *

15. Akusatu bidi penitentea zer eskandalo eman deban Mandamentu onetan, eta zenbat tenporan.