Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/170

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<161>


6. Bere borondatez loitu ote dan, edo prokuratu ote deban bere burua loitzea; ote zedukan orduan personaren bat memorian, edo bere pensamentuan, edo emakumeaz enkomun oroitzen ote zan, au da, estadurik distingidu bage.

7. Pekatu egiterako okasioan bizi ote dan, peligurua bere etxean dadukalarik, edo bere etxetik kanpora arkitu arren peliguru ori, ote dadukan libertadea nai deban guztian etxe artan sartzeekoa.

8. Ezkontzarako itzak alkarri emanik daudenak, eta ezkondu nai debean oek iru jaitan euren Rektoreak edo Bikarioak publikaturik daduzkalarik ere, ibili ote diraden alkarrekin llaneza sobratuan, lejitimamente ezkondu baño leenago, eta orrez gañera eman ote debean eskandalorik, edo arkitzen ote diraden ezkontzeko pretexto orrekin eskandaloa kendu bage.

9. Gizonak egin ote zeban dilijentziaren bat aurdun gertatu etzekion emakumea; eta aurdun gelditu baldin bazan, restituidu ote ziozkan andik segitu ziraden dañuak emakumearen senarrari, edo seme lejitimoai (oek zituan kasoan, edo ezkondurik emakume ura arkitzen zan kasoan).

10. Ezkontzarako itza eman azkero emakumeari, eutzi obe deban engañaturik, itzari faltatuaz.

11. Ezkontzarako itzikan eman bagarik, donzellaren bat korputzaz ezagutu azkero, eutzi ote deban bere obligazioari kunplimenturik eman bage, au da, doterik eman bage, edo arekin ezkondu bage; zerren obligatua gelditzen da kaso onetan