Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/169

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<160>

edo donzellak, eta ote zedukan animoa resolbiturik forzatzeko, edo engañatzeko; eta berak ote dadukan boto kastidadekorik eginik, edo juramenturik, pekatu moeta oenik bein ere ez egiteko.

2. Pretenditu ote deban emakumerik berak mandatu eginik pekatu eragiteko; edo besteren batekin bere deseo gaiztoa aditzera emanik; edo kartaren bat eskribituaz, edo regaloren bat eginaz, edo galanteatuaz, &c. Eta inori lagundu zaion bera onelako lantze edo okasioetan; edo pekatu egitera zijeazen orduan: edo alkabuetetzat serbitu deban.

3. Desonestidadeko itzikan esan ote deban, deleitatzen dalarik itz torpe aetan, eta itz moeta aekin inori artu eragin ote dion deleite edo gusto aenik. Ainbeste aditzen da kanta desonestoak esanaz, eta dantza torpeak eginaz. Eskribitu ote deban bersorik edo paperik afizio torpea aditzera ematen debanik, edo irakastera ematen debanik; eta irakurri ote deban onelako moetako libururik eta paperik.

4. Bere pekatuaz alabatu ote dan inoren aurrean, eta eman ote dion inori okasiorik edo motiborik modu artara alabatu dirin. Fingitu ote deban egin debala pekatu emakumeren batekin, edo damu izan ote deban emakume arekin pekatu ez eginaz.

5. Akto torpeaz kanpora, eta aren okasioaz kanpora, izan ote deban aspekto torperik, musurik, laztanik, edo tokamenturik personaren batekin, eta zer estadukoarekin.