Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/168

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<159>

deseorik. Bañan gelditzen dirade gaizki engañatuak, zerren, nola dan pekatu mortal Kastidadearen kontrako obraren bat egitea, ala da pekatu mortal obra gaitz ura deseatzea, naiz deseoa kausaren bategatik kunplitzen ez bada ere obraz. Eta nola dan pekatu mortal deseoan bertan konsentitzea, obrara pasatzen ez dalarik ere, ala, ainbeste da pekatu mortal Kastidadearen kontrako pensamentua (adbertitzen dan instantetik) bere gogoan konsentitu nai izatea, edo bere gogoan permititzea eta leku ematea; edo pensamentu artan bere borondatez, gustoa, edo deleitea arzeen nai egotea, deseatzen eztalarik ere obraz pekaturik egitea. Mandamentu onen kontra egiten da, bada, pekatu mortal, esan degun modu oez guzioz. Eta oez gañera egiten da pekatu mortal Kastidadearen kontrako itz torpeak esanaz, eta kanta desonestoak ikasiaz edo kantatuaz, edo aek gustoz adituaz.

ʘ Edozein Mandamenturen kontra egin leike pekatu pensamentuz, itzaz, eta obraz; argatikan, bada, Konzientzia examinatu bear da Mandamentu bakoitzean zer moduz pekatu egin dan, au da: edo egin dan pensamentuz, edo itzaz, edo obraz.

ʘ Kastidadearen kontra edozeinereko moduz egin dituan pekatu aetan adbertidu beza zer zirkunstanziako, eta estaduko personakin deleitea izan zeban, edo deseoa, edo obra: ote ziraden boto kastidadekoa egin zeban personak; edo ziraden bere aideak, eta zenbatgarren graduan, edo belaunera iristen zan aidetasuna; edo ote ziraden ezkonduak,