Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/167

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<158>


13. Esan ditugun okasio aetarako inori prestatu dion armarik, eta ote ziraden arma bedatuak. Eta bere etxean gorde ote deban edo iduki arma bedaturik, kausa justurik bage.

14. Inoren kontra iduki ote deban odio andirik, eta zenbat tenporan.

15. Sokurritu al zeikeala, eutzi ote zeban sokorritu bage nezesidade extreman edo andian edirotzean zan pobrerik.

16. Inor akonsejatu ote deban, pekatu egitera, edo pekatu egiten irakatsi dion inori, edo berak exekutadu ote deban pekatu mortalen bat inoren aurrean.


VI. – IX.

Seigarren, eta Bederatzigarren Mandamentuan bear deu examinatu bere Konzientzia:


1. Konsentidu ote deban emakumeakin pekatu egiteko pensamentuan, edo deleitadu ote dan alako pensamentu aetan, edo beste edozeinereko akto torpe aenen batean, eta zenbat bider.

ʘ Kastidadearen kontra pensamentuak adbertimentuarekin konsentitzen dituen persona asko ediro litezke euren kulpaz ignorantzia andi batean, eta guztiz engañaturik. Batzuek ez debe sinistzen, egiten danik pekatu mortalik pensamentu gaiztoa bere gogoan konsentituaz, baldin pensamentutik edo deseotik pasatu ez bazan obraz egitera pekatu; beste batzuek pensamentu gaitz artan gustoz edo atsegin artzen debeala egoteari ez deritzoe dala pekatu mortal, baldin iduki ez bazeben obraz pekatu egiteko