<152>
deb egiten batere pekaturik. *
3. Egon ote zan itz egiten, edo batera eta bestera begiratzen zebala Mezaren parte konsiderablean, nola dan Mezaren laugarren partea; eta inori besteri eman ote zigon alako dibertimenturako okasiorik, edo motiborik.
4. Entzun ote zeban Mezarik eskomulgaturik arkitzen zan tenporan; edo komunikazio prezisoaz gañera, itz egitea eskusadu ez ote zeban.
5. Entreditxoko tenporan, edo Ofizio Dibinoak zelebratzea debekaturik dagoan tenporan entzun ote deban Mezarik, Bulda Kruzadakoa, edo eztebalarik, edo beste Pribilejio espezialik, Meza, Entreditxoa dagoan lekuan entzuteko fakultadea ematen dionik.
ʘ Bulda artzeko intenzioa ez da bastante esan degunerako. *
6. Egin ote deban Konfesio gaitzikan, pekaturen bat ixilik eutziaz, edo beste razoez.
7. Pekatu mortaleko estaduan arkitzen zalarik, rezebitu ote deban Sakramentu Altarekoa, edo beste Sakramenturen bat, disposizio bear zana bage.
ʘ Ofizio Dibinoa rezatzera obligaturik dauden aez, eztegu zer tratadu kartilla onetan, bada eurak dakie nola bear debean examinatu konzientzia Mandamentu onetan. *
8. Eriotzako peligururen batean arkitu zan tenporan, edo razoe prudentearekin peliguru ori itxedeten zegoan tenporan, arkitzen zalarik pekatu mortaleko estaduan, konfesatu bage gelditu ote zeban; eta baldin ezin bazeban Konfesorerik batere,