Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/162

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<153>

prokuratu ez ote zeban, biotz osotik Akto kontrizioa egitea.

ʘ Uso razoezkora allegatzen danetik, asitzen da obligatzen Mandamentu au, eta urte bete igaro azkero, konfesatzen ez dan ark (prinzipalmente arkitzen dalarik pekatu mortaleko kontzienziarekin) ausitzen deb Mandamentu au. Komunio Santua rezebitzeko obligazioa asitzen da, Sakramentu onen exzelentzia, eta anditasuna zer dan ezagutzeko obligazioan Penitentea sartzen dan tenpora artatik. Eta baldin urteren batzuetan admititzen ez bada Komunio Santura, zerren arkitzen dan ignorantzian bere kulpaz, au da, zerren dagoan ikasi bage Komunio Santua rezibitzerako jakin bear dan Doktrina. Ignorantziako kulpa orrez gañera, faltatzen ere deb andiro, edo mortalmente, Eleiza Santuaren Mandamentu laugarrengoaren kontra. *

9. Garizuma Santuko baru egunetan, uso razoezkora etorri azkero, jan ote deban arraultzarik, edo eznerik, edo ezne gauzarik, Bulda Santu Kruzadakoa artu bage.

ʘ Bulda artzeko intenzioarekin egotea ez da bastante: bear da artu leenago Bulda Santua. Garizumako barau egunaz kanpora, beste bijilia, eta barau egun, urteak dakazen aetan guzietan, jan ditezke arraultzak, eznea, eta eznearekin egiten dan edozeinereko alimentu, Buldarik artu ez arren. *

10. Ostirala egunean, edo laurenbat egunean (Iruñeko Obispadu onetan) aragirikan jan ote deban uso razoezkora etorri azkero, eta aragia jateko kausa