Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/159

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<150>

(kausa ta motibo justurik ez izanik, edo bere deskuido andiaz edo nagitasunaz) kunplimenturikan eman bage.

8. Gezurraren gañean egin zeban juramentua izan ote zan proximoaren dañuan.

9. Juramentu falsorik eragin ote digon inori justiziaren aurrean, besteren dañuan edo dañurikan inori besteri segitzen ez bazitzakan ere: edo berak egin ote deban justiziaren aurrean onelako juramentu gaiztorik.


III.

Irugarren Mandamentuan bear deb examinatu bere konzienzia:


1. Nezesidade andirik bage trabajatu ote deban Jai guardatu bear diraden aenen batean, eta zenbat tenpora jaurdun zeban bearrean.

ʘ Eskribitzen jaurdunzea Jai egunean, ez da debekatzen. Eskribabak ezin egin daike Jai egunean. Deretxoz, egun orrelakoetan trabajatzea debekaturik dauden, eta anulaturik edo desegindutzat emanik dauden Eskritura aetarikan batere; bañan, aez kanpora, egin ditzake gañeruntzako beste edozein Eskritura Jai egunean, salarioagatik trabajatzen ditualarikan ere. Onenbeste aditzen da Pintatzen edo dibujatzen Jai egunean enpleatzen dan Pintoreagatikan ere; bada, opinio probablean, ez batak eta ez besteak egiten debe orregatikan ere pekatu mortalik, eta benialikan ere. Nezesidaderik bage ordu batean josten Jai egunean egitea, da