<149>
egin ote zeban juramentu ori.
- Onelako juramentu oek guziak, naiz dirala kunplitzeko intenzioarekin eginak, naiz ez dirala intenzio orrekin eginak, beti dirade pekatu mortal. Eta onelako juramenturik ez da bear kunplidu, naiz kunplitzeko animoarakin egina dala ere; zerren, kunplitzen lebanak, egingo leuke leenaz gañera beste pekatu mortal bat berriro. Gaitz grabea edo andia da, bofetadaren bat emateko, edo golperen bat emateko, edo onelako agrabioren batekin proximoa amenazatzea. *
5. Ausi ote deban juramenturik materia grabean, au da, egin azkero juramentu gauza gaitz andiren bat bein ere ez egiteko; edo gauza on andiren bat egiteko ausi ote deban onelako juramenturik. Materia lebean, edo gauza txikian juramentua ausiaz pekatu benial egiten da, eta ez pekatu andiagorik, edo mortalik.
6. Bere buruaren alabanzan esan ote deban juramentuarekin; egin zebala onelako edo orrelako pekatu mortala; edo egin ote deban juramenturik, pekatu mortalen bat egiteko intenzioarekin, edo naiz intenzio bage.
ʘ Onelako juramenturik ez da bear kunplidu; eta kunplitzen baliz, izango lizate pekatu mortal berria. *
7. Jaungoikoari, edo beraren Majestadearen Santuren bati egindako botorik edo promesik ote dadukan kunplidu bage, zerren mudatu zeban kunplitzeko intenzioa. Edota, kunplitzeko intenzioa bein ere galdu ez arren ere, eutzi ote deban tenpora luzean