Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/157

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<148>

II.

Bigarren Mandamentuan bear deb examinatu bere Konzientzia:

1. Juramenturik egin ote deban gezurraren gañean, naiz zala inor faborezitzeagatik, eta gaitzik, edo dañuren bat etorri etzekion, edo ondasunen bat konsegidu segienzat, eta zenbat bider.

ʘ Gezurren gañean juramentu egitea da beti pekatu mortal, naiz dalarikan ere gezurra guziz txikia, eta ezer inportatzen ez debana. Ez dago bat obligaturik esatera zer modutara juramentuak egin zituan, edo izan ziraden Krutze Santuagatik, Maria Santisimagatik, edo beste Santuakgatik, edo Jaungoikoagatik, edo beste onelako moduren batean eginak. Bañan blasfemiako juramenturik egin baldin bada, bear da delaratu zer modutara egin zan. Ez da juramentu: Neure konzientzian: Gizon onraduaren fedean, edo legean: kristauba naizan bezela, eta beste onelako itz egite moduak esatea. Bañan esango baliz beste modu onetara: Neure biziagatik: Neure animeagatik, &c., izango lizate juramentu. *

2. Duda ematen zeban gauzaren baten gañean, egin ote zeban juramenturik ziertotzat ematen zebala dudako gauza ura.

3. Egia dan, edo gezurra dan reparatu bage, edo kuidadurik artu bage, ote deban botoak, eta juramentuak egozteko kostunbrerik.

4. Juramentuarekin batera egotzi ote digon inori amenazarik, gaitz andiren bat egiteko eta kunplitzeko intenzioarekin, edo intenzio bage