Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/151

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<142>

pregunta aek, zerren (leenago esan degun bezela) oek ez diraden konfesioko materia nezesarioa, baizikan boluntarioa, eta ez luzatzeagatik instruzio ab.

24. Konfesio jenerala obligazio bage, eta bere debozioz egiten deban persona ark eutzi ditzake nai dituan edozeinereko pekatu konfesatu bage, naiz guziz grabeak, edo mortalak badira ere, baldin leenago bein ondo konfesaturik badaduzka. Eta orrez gañera konfesatu diite konbenienzia geiagorekin, obligazioz konfesio jenerala egiten deban persona baño; zerren debozioz egiten debanak, konfesatu ditzake, leenengo konfesatzen danean, Mandamentu baten kontra egin zituan pekatuak solamente; bigarrengo konfesioan konfesatu ditzake beste Mandamentu baten kontra egin zituanak. Eta modu onetan gutxibana, gutxibana, prosegidu daike konfesio askorekin konfesio jenerala egin arte guzian.

25. Konzientzia ondo examinatuz gañera bear deb kristaubak bere pekatu guzien damua izan, eta propositu firmea ere bai, bere bizi guztian aurrera pekaturik edola ere mortalik batere ez egiteko bein ere geiago.

26. Pekatuen damu onek (zeñari beste moduz deitzen diogun pekatuen dolorea, urrikimentua, edo arrepentimentua) bear deb izan egiazkoa. Ez dago, bada, egiazko arrepentimentua edo dolorea begietatik negar malkoak ixurtean, edo aurpegia triste ifentean, edo eskuaz bularrak eritzean, edo damu debala pekatu Jaungoikoaren kontra egina solamente esatean, eta onelako beste demostrazio kanpora deskubritzen diraden oetan batean ere (egia bada ere