<141>
akzio ura gaitza izanagatikan ere, ez da pekatutzat juzgatzen. Eta ala, gero ondoren datorren adbertimentuak, eta ezaguerak edo notiziak ez debea obra, eta akzio pasatu zan ura, pekatu izatera biurtzen. Bañan bear da emen adbertidu, ezen, baldin bere borondatez edo kulpaz eduki bazeban ignorantzia, etzebala diskulpatu ignorantzia orrek kulpa izatetik. Eta ala, ignorantzia kulpable onekin egin izan bazeban obra gaitz ura, egin zeban pekatu.
21. Adbertitzen da esan degunaz gañera, ezen baldin inork egiten badeb gauzaren bat pekatu dalako ustean edo iritzian, edo naiz dudan eta rezeloan arkitzen dalarik, pekatu ote dan, edo ez ote dan gauza ura egitea; egiten debala pekatu, juizio orretan, edo duda eta rezelo orretan gauza ura egiteaz beraz, naiz gauza ura beraz pekatu ez bada ere.
22. Imajinazioak, eta pensamentuak guziz torpeak gogora etorri arren ere, naiz diradela Fedearen kontrakoak, naiz Santuen kontrakoak, edo beste edozeinereko materiaren baten kontrakoak, baldin borondateak ez baditu konsentitzen, eta nai izaten, ez dirade pekatu; zerren pekatu izateko imajinazio eta pensamentu gaiztoak, oen malizia ezagutuaz gañetik, bear dirade izan konsentiduak. Eta ala, ematen ez bazate konsentimenturik, aek gogora etorriagatikan ere, ez da egiten pekaturik.
23. Mandamentu bakoitzean egingo ditugun pregunta guziak aditzen dirade pekatu mortalan gañean. Eta ala, ez ditugu instruzio onetan ifenten pekatu benialan