Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/149

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<140>

arki liite bat pekatu benialak konfesatzeko obligazio prezisoan. Leenena da, norbait dijeanean konfesatzera, eta ez debanean beste pekaturik benialak baizen. Bigarrena, boto edo juramentu eginik dadukanean batek pekatu benialak ere konfesatzeko. Irugarren kasoa da, eskomunioz proximoarekiko tratu, eta konbersazio moeta guzitik, eta ofizio dibinoetarako asistentziatik apartatutzat deklaraturik dagoanarekin itz egiten danean, edo tratatzen danean gauza tenporaletan, edo korputzari tokatzen zaizkan aetan; nola dan, konbersazioan edo itz egite ordinarioan, naiz kortesian, naiz txanzan eskomulgaturik ala dagoanarekin tratatzea. Iru kaso oetan, bada, pekatu benial aek bear dirade obligazioz konfesatu. Oez kanpora (esan degun bezela) bakoitzaren borondatean dago konfesatzea edo ez konfesatzea pekatu benialak.

20. Pekatu dan gauzaren bat inork egin baldin bazeban pentsatu bage, edo ezagutu bage pekatu zanik; geroz ezagutu arren, edo ikasi arren gauza ura egitea pekatu dana, etzeban gauza ura ala eginaz pekaturikan egin; zerren adbertimenturik bage egiten dan gauzan, eta ignoranzia kulpa bagekoaz egiten danean,