<143>
onelako demostrazio oek jaiotzen dirana batzuetan damu egiazkoaren anditasunetik). Konsistitzen deb, bada, egiazko dolore eta arrepentimentu onek, egiaz eta finjimentu bage, bakoitzak bere biotz osotik damua eta sentimentua izatean, zerren ofenditu deban Jaungoikoa beraren Majestadea dan bezin ona eta amablea izanik, ab da, izanik Jaun bat berez debana on izate bat infinitoa eta eternoa; Jaun bat, bera danagatik beste bage merezi debana, beti ta beti amatua, serbitua, eta obedezitua gauza guzien gañean izatea. Motibo eta razoe onegatik, bada, damu izateari pekatu egin, orri deritzo, eta damutasun moeta ori da akto Kontriziokoa. Edo beste modura, egiazko doloreak eta arrepentimentuak konsistitzen deb, batek pekatu egin deban guziaz damu izatean, edo pekatuagana odioa, edo aborrezimentua, ab da, bere biotz osotik pekatuagana etsaitasun egiazkoa beregan konzebitzean eta ifentean, zerren pekatua mediante merezitzen dituan infernuko pena, ta tormentu fin gabeko aek guziak; edo zerren pekatu eginaz beraz galdu izan deban Jaungoikoaren grazia eta adiskidetasuna, eta orrenbestez Zeruko Gloria artara zedukan deretxoa; edota zerren dan pekatua (Fedeaz ezaguturik dadukan bezela) gauza torpea eta itxusia. Motibo edo razoe oetatik batetagaz pekatua aborrezitzea, da pekatu egin danaren damu sobrenaturala edo egiazkoa izatea; bada, damu moeta au dijoa fundaturik razoe eta motibo sobrenaturaletan, ab da, Fedean fundaturik dauden aetan, zeñan ezagutzen ditugun