Ardüran hobiago, eta segürago da, gizonaz eztian mündü huntan konsolazione hanitx, prinzipalki aragiari so daudianetarik.
Gihaurk dügü falta, ezpadütügü zelükuak ükheiten, edo bekhanki borogatzen badütügü: zeren kanpotiko banuak ezpeitütügü osoki eizten, ez etare bihotzeko dolümena txerkatzen.
I 21, 4. Ezagüt ezazü eztüzüla merexitzen zelüko konsolazionia; bena bai lehenago thürbürarzün hanitx.
Nuiz ere gizona bihotzeko dolümenian osoki sarthü beita, ordian mündü haur oro greugarri, eta kharats zaio.
Gizon pherestü batek dolümenian sartzeko, eta nigar egiteko aski beharrüne edireiten dü.
Ezi ala dezan bere büria ikher, ala bere protsimua ikhus, badaki heben ihur ezin bizitzen dela thürbürarzün zunbait gabe, eta zunbatenaz hersikiago bere büria ikhertzen beitü, hanbatenaz dolümena handiago düke.
Gure bihotzeko dolümenaren, eta hasperen jüstuen beharrüniak dira, gure bekhatiak eta biziuak, zuñtzaz gisa batez üngüratürik beikaude, nun bekhanki pensamentian zelüko