Orrialde:Maister 1757.djvu/95

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezta, ez libertate egiazkorik, ez alagrantzia hunik, kontzentzia xahü Jinkuaren lotsa dianian baizik.

Dohatsü da, bürreiarzünaren erakharliak apartatzen, eta bere bihotza dolümen saintü batez biribilkatzen ahal diana.

Dohatsü da, bere kontzentzia theiützen, edo phezützen dien gaizak oro, bereganik hürrüntzen dütiana.

Korajuski gerla egin ezazü, kostüma hun batez gaixto bat garhaitüren düzü.


I 21, 3. Balin badakizü gizonen eizten, hek zü eitziren zütie nahi düzünaren egitera.

Besteren egitekuetzaz eztezazüla har ezagützerik, eta jente handienetzaz phürü eztüzüla arrankürarik.

Zihaurtan gañen etxekazü bethi begia, eta beste persona maite dütüzünak oro beno lehen, orhit ezazü zure büria bere eginbidiaz.

Etzitiala triste, gizonen süstengiaren ükhen gabez: bena hasperen egin ezazü zeren etziren gobernatzen, Jinkuaren zerbütxari batek, eta fraide debot batek behar lükian bezañ beste argireki, eta huntarzüneki.