thürbürarzün zunbait soferitü.
XXI. KAPITÜLIA
Bihotzeko dolümenaz.
I 21, 1. Nahi bazira debozionian aitzina juan, Jinkuaren lotsa bihotzian ükhen ezazü, eta ez zure büriari sobera libertate eman: bena brida itzazü zure zentziak oro, eta etzitiala enjogi izan erhokeriazko alagranzietara.
Kostüma zite, bihotzeko dolümenaren maite ükheitera, eta edirenen düzü debozionia.
Bihotzeko dolümenak ager erazitzen diküzü hanitx huntarzün, laxükeriak berhala gal erazitzen beiteizkü.
Estonagarri da, nula gizona seküla mündü huntan osoki alageratzen ahal den, untsa ezagützen badü bere desterriaren lekhia, eta zunbat danjerez üngüratürik daguen haren arima.
I 21, 2. Gure bihotzeko arhintarzünak, eta phetxen laxükeriaz unhetsiak, ezteizkü üzten senditzera arimaren doloriak: hartakoz ardüra banoki erri egiten dügü, nigar jüstoki egin behar günükian thenporan.