Orrialde:Maister 1757.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gaizak etxekiten ahal beitügü.


I 21, 5. Orhit bazinte ardürago hiltziaz, ezi ez biziaren lüzetarzünaz, düdagabe sü habororeki hunialat ützül zinteke.

Bihotzian ere erabil bazintza ifernüko, edo pürgatorioko jin behar dien phenak; uste dit gogo hunez triballia, eta doloria süstenga zintiruala, eta garaztarzünen baten ere lotsarik etzünükiala.

Bena zeren gaiza hoiek bihotzialat ezpeitira igaraiten, eta orano maite beitütügü eztitarzünak: hartakoz hotz eta osoki herabezti egoiten gira.


I 21, 6. Hanitxetan ezpiritiaren flakeziak, khorpitz miserable haur plañi erazitzen dü hañ arhinzki.

Othoi ezazü arren ümilki Jinkua; eman dizazün bihotzeko dolümenaren ezpiritia, eta errazü profetareki. Haz nazazü, Jauna, negarren ogüraz, eta nigarrak bere doian edan erazi erakuzadatzü.


XXII. KAPITÜLIA


Gizonaren miserien ezagütziaz.


I 22, 1. Nun-nahi beita ziren, nuratnahi beita juan zitian, miseriaz betherik