Orrialde:Maister 1757.djvu/80

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


saintietan, hanitx falsün kargü eta mesperetxü igursten zielarik.


I 18, 2. O zunbat thürbürarzün phezürik soferitü dien Apostoliek, Martirek, Konfesorek, Birjinek, eta beste Jesü Kristen hatzer jarraiki nahi izan derenek orok!

Ezi arimak mündü huntan hügü ükhen dütie, bizitze eternaleko begira litzen amurekatik.

Ala beitie aita saintiek desertian bizitze hersia, eta praubia kharreiatü! Ala beitie soferitü tentazione lüzerik, eta phenusik! Ala beitira etsaiaz ardüra izan eskerniatü! Ala beitie Jinkuari eskentü orazione üsürik, eta süz betherik! Ala beitie penitenzia garratzik egin! Ala beitie zelo eta sü handirik ükhen profeitü ezpiritualarentako! Ala beitie gerla borthitzik egin bere biziuen hezteko! Ala beitie Jinkuaganat intenzione xahia eta xüxena ükhen!

Egünaz triballatzen, ziren, eta gaiak orazionetan igaraiten zütien: zunbat ere triballatzen zireno ezpiritüzko orazionetik ezpeitziren ekhüratzen.


I 18, 3. Bere thenpora oro profeitableki enplegatzen zien, eta orenak oro Jinkuaren othoitzeko llabür üdüritzen zeitzen.