triballatzeko deitü izan zirela, eta ez elehestetan thenporaren igaraiteko, eta auher izateko.
Komentietan arren gizonak borogatü izaten dira, hala nula ürhia labe bero batetan.
Han ihur eztauke, bihotz osoz Jinkuaren amurekatik ümiliatü nahi ezpalin bada.
XVIII. KAPITÜLIA
Aita Saintien etsenplietzaz.
I 18, 1. So egin ezazü aita saintien etsenplü bizier, zuñtan egiazki konplitü izatia, eta relijioniaren goratarzüna, hañ beste argireki ageri beitira, eta ikhusiren düzü zuñen aphür; eta kasi ezdeus den, zer ere gük egiten beitügü.
Elas zer da gure bizitzia, henarekilan bardintzen bada!
Jesüsen saintiek, eta adixkidek Jinkua zerbütxatü ükhen die gosian, eta egarrian, hotzian eta pikarraitarzünian, triballian eta eñhetzian, belletan, eta baruretan, mihizko eta ezpiritüzko orazione