dü, zunbat amurioreki ihurk obra egiten dian, ezi ez obrari berauri.
I 15, 2. Hanitx maite dianak, hanitx egiten dü, hanitx egiten dü, untsa egiten dianak, eta untsa egiten dü, komünaren huna bere boronthatia beno lehen egin nahi dianak.
Hanitxetan üdüri da karitatia bera dela, eta beitate aragiaren inspirarzüna: zeren natüraren enjogidüra, gihauren boronthate propia, phakiaren ükeiteko esparantxa, eta gure khorpitzen aisaren nahiküntia bekhanki gure obretarik hürrüntü nahi beitira.
I 15, 3. Egiazko karitate osua dianak deusetan ere eztü bere büria txerkatzen; bena besterik eztü desiratzen, baizik ere gaizak oro Jinkuaren gloriatako izan ditian.
Ihuri ere eztü inbidiarik ekharten, zeren bere alagrantziarik batere ezpeitü maite, eta bere beithan ezpeita nahi alageratü, bena Jinkuatan gaiza hun ororen gañetik dohatsü izatia desiratzen dü.
Eztü sinhesten ihurganik huntarzünik batere jiten dela: bena bai oro osoki Jinkuaganik, zuñeganik üthürbürü batetarik bezala turrustak jaisten