haboro bermatzen bazira, ezi ez Jesü Kristen berthütiari zor düzün obedienzian, bekhanki eta berant zirate gizon argitü bat, zeren Jinkuak nahi beitü arima osoki haren pian jar dadin, eta arrazu ororen gañetik, amurio süz bethe batez goiti dadin.
XV. KAPITÜLIA
Amurioz egin izan diren obretzaz.
I 15, 1. Mündüko gaiza orogatik, eta nuren-nahi beita maite ükheitiagatik, ezta behar gaizkirik batere egin; bena obra hun hasiak eitzi behar dü zunbait ordüz phenarik gabe, edo hobiago batetara khanbiatü, beharrian denari hunki egitiagatik.
Ezi horren egitiak, obra huna eztü galtzen, bena bai hobiago batetara khanbiatzen.
Kanpotiko obrak karitatia gabe deus ere eztü balia; bena karitatiareki egiten diren gaizak oro, zunbatnahi beita txipi, eta mesperetxatü diren, abantallus gerthatzen dira.
Ezi Jinkuak gogua haboro emaiten