beitira, eta zuñtan saintiak oro gozamen handireki finalki phausatzen beitira.
O nurk ere beilüke egiazko karitate hartarik txinka bat, ezagüt liro düdagabe lürreko gaizak oro banitatez betherik daudiala.
XVI. KAPITÜLIA
Besteren mentsdüren unhetsiaz.
I 16, 1. Gizonak pazienki behar dütü egari, bere beithan, edo bestetan ezin xüxentzen dütian gaizak, Jinkuak beste zunbait xüxentarzün eman diruan artio.
Phensa ezazü heltübada hola hobe dela, zure borogatzeko, eta zure pazentziarentako, hura gabe gure mereximentiak balio aphürretako direlakoz.
Behar düzü hargatik phena horietarik soltatziagatik Jinkua othoitü, plazer zütian sokhorritü, amurekatik eztiki egar ahal ditzazün.
I 16, 2. Nuiz ere nurbait, behin edo berritan abisatü izanez geroz, ezpeita behatzen; eitz zazü hareki debadiorik ükhen gabe; bena oro Jinkuaren eskietan ezar