Orrialde:Maister 1757.djvu/70

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


tentazionerik gaitzenak soferitzen dütie, bestek azkenian, beste zunbait aldiz bizi diren thenpora orotan hetzaz hunkiak dira.

Aski arhinzki zunbait tentatü izaten dira, Jinkuaren zühürtarzünaz, eta jüstotarzünaz konpostatü dian bezala, zuñek gizonen heñak, eta merezimentiak phezatzen beitütü, eta gaizak oro aitzinetik xüxen ezartzen, bere haitatien salba eraziteko.


I 13, 7. Hartakoz esparantxa eztügü behar galdü, tentatü girenian: bena hanbatenaz sü habororeki Jinkua othoitü behar dügü, amurekatik plazer gütian gure tentazionian ürgaitzi, zuñek segürki, jondane phauleren erranaren araur, tentazionia garhait eraziren beiteikü, haren süstengatzeko indarrak emaiten deizkülarik.

Ümilia ditzagün arren gure arimak, Jinkuaren eskü pian, tentazione eta thürbürarzün orotan; zeren eta ezpiritüz ümilak salbatüren eta goratüren beitütü.


I 13, 8. Tentazionetan, eta thürbürarzünetan zer den gizona ageri da; zunbat profeitatü dian, eta hetan mereximentia handiago da, eta berthütia hobeki agertzen da.