Orrialde:Maister 1757.djvu/71

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezta miraküllü, gizona debot, eta süz betherik bada, gaitzik senditzen eztian thenporan: bena pazient bada gaitzian denian, profeitü handi baten esparantxa izanen da.

Tentazione handietarik zunbaitek begiratzen dütie bere büriak, eta tentazione egün oroz heltzen diren txipietan ardüra eizten dütie garhaitzera: amurekatik ümiliatürik, behin ere bere beithan konfidantxarik ezar eztezen tentazione handietan, hañ gaiza txipietan erorten direnen gañen.


XIV. KAPITÜLIA


Jüdikamentü temerariuari ihesi egitiaz.


I 14, 1. Zihaurganat begiak ützül itzazü, eta gogua emazü, besteren obrak jüdika eztitzatzün.

Besteren jüdikatzian, gizona banoki triballatzen da eta ardürago hüts, eta bekhatü benial egiten dü: bere büriaren jüdikatzian aldiz eta xehe ikertzian bethi abantalluski triballatzen da.

Gaizak bihortzian dütügün bezala,