Süiak borogatzen dü bürdüña; eta tentazioniak gizon jüstua.
Hanitxetan eztakigü zer dirogün; bena tentazioniak erakusten deizü zer giren.
Horregatik gogua handi batetan egon behar da, orotan gainti tentazioniaren hatsarrian; zeren xikiago etsaia goithü izanen beita, ezpiritiaren borthan sartzera ihulere eizten ezpada, bena hela erran dian bezañ sarri, alharzetik kanpo jarri behar zaio.
Hartakoz zahar batek erran ükhen dü hatsarriak bara itzak; berantegi erremediua adelatzen dük, nuiz ere lüzakeria handiez gaitzak zahartü beitirakete.
Ezi lehenik ezpiritiala jiten da phensamentü sinple bat; gero imajinazione azkar bat, azkenekoz plazera; zotüzü gaixtua, eta baimentua.
Eta manera hortan etsai gaixtua osoki sartzen da, hari hatsarrian müsik eman gabez.
Eta zunbatenaz lüzazago hari müs emaitera ihur laxatzen beita hanbatenaz flakiago egün oroz bere beithan gerthatatzen da, eta etsaia haren kuntre photerusago.
I 13, 6. Batzek, konbertitzen hasten direnian,