Orrialde:Maister 1757.djvu/68

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Iseiaz beraz ezin garhaitzen dütügü; bena pazenziaz, eta egiazko ümilitatiaz, etsaiak oro beno azkarrago gerthatzen gira.


I 13, 4. Axaletik baizik hürrüntzen eztenak herrua idoki gabe, aphür profeitatüren dü; tentazoniak berhala ützüliren zaitzo, eta lehen beno gaizkiago edirenen da.

Hobekiago goithüren dütüzü (Jinkuaren sokhorriareki batian) emeki emeki pazenziareki, eta lüzaz egürükitiareki, ezi ez zihauren büriaren kuntre gogortzen eta bühürtzen zirelarik.

Ardüra konseillü har ezazü, tentatü zirenian, eta eztezazüla gogorki trata, tentazioniaz atakatü dena: bena konsola ezazü, zihauri egin lizazien, nahi zünükian bezala.


I 13, 5. Tentazione gaixtuen ororen hatsarria da gure ezpiritiaren khanbiamentia, eta Jinkua beithan konfidantxa aphürren ükheitia.

Zeren eta, hala nula itxas mareak untzi bat horrat-hunat erabilten beitü, gobernari gabe denian, gisa berian, tentazioniak hanitx gisaz iharrausten dü, bere deseñ hauna eizten dian gizon bat.