bere tentazioniak, eta hetarik erras gabe ezin izaten gira.
Tentazioniak hargatik gizonaren ezinago abantallus ardüran izaten dira: nahi bada greugarri zaitzon, eta phenagarri; zeren hetzaz ümiliatzen, xahatzen, eta jakintsützen beita.
Saintiak oro thürbürarzün, eta tentazione hanitxetarik igaren izan dira, eta hetarik profeitü idoki ükhen die.
Eta tentazioniak ezin süstengatü ahal ükhen dütienak, erori izan dira, eta galdü sekülakoz.
Ezta komentü hañ saintürik, ez lekhü hañ bazterrik, nun tentazioniak, edo phenak eztiren edireiten.
I 13, 3. Gizona, bizi deno, ezta erras tentazionetarik solt izanen; zeren eta bekhatü orijinalaren khozian sorthü girenen gañen, gihaureki kharreiatzen beitügü tentazionen üthürbüria.
Tentazione, edo thürbürarzün bataren juaitiareki, beste bat jiten da, eta bethi ükhenen dügü zerbait soferitzeko: ezi gure dohatsütarzünaren huntarzüna galdü dügü.
Hanitxek tentazioner ihesi egitia txerkatzen die, eta hetara doloruskiago erorten dira.