Orrialde:Maister 1757.djvu/66

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ordian debeiatzen da lüzazegi bizitziaz, eta desiratzen lüke hiltzia jin lekion, amurekatik arima khorpitzetik solta ledin, eta Jesü Kristeki izan.

Ordian orano untsa ezagützen dü segürantxa, eta bake oso bat mündian ezin izaten ahal dela.


XIII. KAPITÜLIA


Tentazionen apaisatziaz.


I 13, 1. Mündian bizi gireno, ezkiteke thürbürarzün, eta tentazione gabe izan ahal.

Hartakoz Job saintiaren librian irakurten dügü, gizonaren lürren gañeko bizitzia tentazione bat dela.

Hori dela kausa, batbederak bere tentazionetan gañen, arrankürareki izan behar lüke, eta guaitan egon orazionetan beldürrez, debriak, zuñek ezpeitü seküla lorik egiten, eta üngürü üngürü beitabila, nur irets ahal diruan, ediren dezan inganatzeko artia.

Ezta hañ debot, ez hañ saintü denik, zuñek eztütian zunbait ordüz