gizona bere beithan sar erazitzen beitie, ezagüt dezan amurekatik, mündian desterratürik dela, eta eztezan bere esparantxa hanko gaizetan ezar.
Hun da zunbait ordüz, ükhen dezagün gure sendimentien kuntre juaiten direnetarik, eta gützaz sinheste xar dienetarik, zunbat ere gure intenzioniak eta egitatiak hun beitira. Hoiek ardüra ümilia erazitzen dütie eta banaloriatik begiratzen.
Ezi nuiz ere gizonek gützaz pheretxü aphür egiten beitie, eta gütan ez sinheste hunik hartzen, ordian Jinkua gure bihotzeko jakiletako hobeki terkatzen dügü.
I 12, 2. Hartakoz gizonak behar lüke gisa batez Jinkuatan bermatü, nun elian behar besteren konsolazione hanitx txerkatü.
Nuiz ere boronthate hunetako gizon bat thürbüratü, tentatü, edo phensamentü gaixtuez atakatü beita: ordian ezagützen dü Jinkuaren beharra handiago diala, zuñ gabe beitaki eztiruala hunkirik batere egin.
Tristetzen da, hasperen egiten dü, eta orazione erraiten ere badü ordian, soferitzen dütian miseriegatik.