den handitarzünak hurak oro züzen handireki hartzen dütianen gañen.
Laidorio horik emaiten deitzüt, eta egün, eta memento oroz emaiteko desira badit; eta zelüko ezpiritiak, eta zure arima fidelak oro, ene eginahal orotzaz khümitatzen, eta othoitzen zitit, eneki jünta ditian, zuri eskerren, eta laidoriuen emaiteko.
IV 17, 5. Nazione suerte orok laida zitzela, eta boztario handireki, eta debozione süz bethe bateki, zure, eztia beno eztiago den izen saintia gora beno gorago ezar dezela.
Eta nurk ere ezinago gora den sakramentü haur ümilki, eta debotki zelebratzen, eta fede bethe bateki errezebitzen beitie, hek grazia, eta miserikordia zure aitzinian edireitia merexi dezela othoi, eta zure, ene eretzeko bekhatore gaxo nizana, bere orazionetzaz ema erazitzekua.
Eta ene praubeziaz orhitzeko huntarzüna ükhen dezen, nuiz ere, bere debozione desiratiaren, eta zureki jüntatü izatiaren, gozamenian sarthü beitirateke, eta konsolazionez betherik, eta miragarriki aseziatürik zelüko mahañ sakratütik jalki beitirateke.