Orrialde:Maister 1757.djvu/445

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XVIII. KAPITÜLIA


Eztiala behar gizonak sakramentü hunen sobera jakin beharreki ikherzale izan; bena bai Jesüsen ümilki imitazale, fede sakratiaren pian bere ikhustia ezarten dialarik.


Maithatiaren botza.


IV 18, 1. Untsa begiratü behar düzü zure büria, sakramentü ezinago barna den hunen xehegi, eta banoki ikhertzetik, nahi ezpazira düdaren barnatarzünian itho.

Nur ere Jinkuaren majestatiaren ikhertzen jarten beita, hura, haren berauren gloriaren pheziak aphal eta eror eraziren dü. Jinkuak haboro egin diro, ezi ez gizonak enthelega beitiro. Egiaren txerkhü saintü, eta ümil bat bethi zerbait hunen ikhastiari daguen bat, iseiatzen delarik, elizako aiten sendimentü hunetan ebiltera, ezta iraxteko.


IV 18, 2. Ala beita dohatsü sinple izatia, eta ezpiritia phenatzen dien gaizen bide gaitzak eitzirik, Jinkuaren manien xenda ordoki, eta segürian ebiltia!